Durangaldeko Telebista, Durangaldeko kate berria, pasadan martxoaren 18an hasi zen emititzen
GUREDOT egunkariaren 5. urteurrenarekin batera pasadan martxoaren 18an dotb Durangaldeko Telebista jarri zen martxan. Durangaldeko Telebista kate berria eta eskualdeko bakarra. Euskadi osorako emititzen dena Euskalteleko 996 dial-ean.
Telebista hau Durangaldeko 40.000 pertsonek ikusi ahal izango dute eta laster internet-en bidez ere ikusgai izango dena www.dotb.eus web orrialdearen bitartez.
Kate berri honek eguneko 15 ordu emitituko du eta  programa ezberdinak eskainiko ditu. Hauen artean DURANGALDEA 3.0 goizean, arratsaldean eta gauean eta inguruko informazioa batuko duena. Eta Aste Santuko oporren ostean elkarrizketen programa bat estreinatuko da ONDOAN DOT izenekoa.
Kate berri hau hasierarekin DOT KOMUNIKABIDEAK komunikazio taldea indartu eta osotu egiten da, GUREDOT eta DOT KIROLAK egunkariekin, www.dotb.eus web orrialdearekin eta jada 3.700 jaitsiera duen GUREDOT mugikor eta tablet-entzat App-arekin