94 6550 033       info@inmediobai.com

Ekitaldi Gastronomikoak

Durango, Iurreta, Abadiño eta Zaldibarko pintxo lehiaketak antolatu ondoren, Inmediobai Komunikazio Agentzia aditua da gastronomia ekitaldietan.
Horretarako jangodot.eus webgunea diseinatu dugu, ‘Yum Yum’ Durangoko lehen gida gastronomikoa argitaratzeaz eta sari banaketa antolatzeaz gain.

Lehiaketa Gastronomikoak

Lehiaketa gastronomikoen helburu nagusia udalerri bakoitzeko sukaldaritzaren bertuteak ezagutaraztea eta zabaltzea da, herritarrei jarduera ludiko bat eskaintzeaz gain. Inmediobaik Durango, Iurreta, Zaldibar eta Abadiñoko gastronomia lehiaketak antolatu ditu.

Gida gastronomikoak eta webguneak

Lehiaketa gastronomikoei ikusgarritasuna emateko, web-orria diseinatzen dugu eta gida gastronomikoak argitaratzen ditugu tokiko gastronomia ezagutarazteko. Horrela diseinatu dugu Durangaldeko lehiaketa gastronomikoen JanGo Dot webgunea , eta Durangoko lehen 'Yum Yum' Gida Gastronomikoa argitaratu dugu.