Saioaren emanaldia asteazken honetan izango da, 22:30ean, 996 Euskatel kanalean, www.dotb.eus streaming bidez.
Durangaldeko Telebistak saio berria estreinatuko du asteazkenean, otsailak 27, 22:30ean. Gizarte, kultura eta politika munduko pertsona garrantzitsuekin ordu erdiz hitz egiten saiatuko den espazio berri bat. Hala, Mireia Elkoroiribe EAJren egungo hautagaiak emango dio hasiera espazio horri, asteazkenean, 22:30ean, eta 35 galdera helaraziko zaizkio, ikuspegi pertsonal eta politikotik.
Programaren aurrerapena
Hurrengo astean, martxoaren 6an, Abadiñoko alkate José Luis Navarrori egindako elkarrizketa izango da ikusgai. Bertan, bere alderik pertsonalenak agerian utziko ditu hamabi urtez alkate izan ondoren udal politika uztera eraman duten arrazoiak.
Durangoko EAJko hautagaiaz gain, Abadiñoko alkatea, Jose Luis Navarro eta Jabier Arbeo, Euskal Herritarrok-eko zinegotzi ohia, izango dira gonbidatuak, besteak best
Programaren aurrerapena
Martxoaren 10erako aurreikusita dagoen hirugarren elkarrizketa Jabier Arbeori, Durangoko Udaleko Euskal Herritarrok-eko zinegotzi ohiari, egingo zaio, Durangori itxaroten dion egungo udal politika, iragana eta etorkizun hurbilena jorratzeko.