INMEDIOBAI Komunikazio Agentzia 2009an sortu zen Durangon, komunikabideetan, ikus-entzunezko produkzioan, Interneten eta diseinu grafikoan ibilbide luzea duen talde profesional baten ekimen gisa.
Komunikazioaren arloan enpresen eta erakundeen beharra bultzatuz sortu zen gure komunikazio-agentzia. Komunikazio-hornitzaile bakar bat izateko beharra, aholkularitza-zerbitzu bat izango dena, komunikazioa gure enpresari egokitu eta haren negozioetan erabat zentra dadin.
Gure mezua komunikatzeko eta gure proiektua ezagutarazteko, kazetaritza- eta gizarte-intereseko berriak sortzen ditugu. Informazioak kazetariekin harreman estuan bideratzen ditugu. Zure ordezkariak gara hedabideen aurrean.
Prentsa idatziarekin, digitalarekin, irratiarekin eta telebistarekin lan egiten dugu, mezuak definituz, denborak koordinatuz eta une bakoitzean kanal egokienak hautatuz. Aliantza estrategikoak lortzen ditugu eta ekintzak diseinatzen ditugu online eta off line kanalen bidez, zure proiektuak ikusgarritasuna izan dezan.
Prentsa-oharrak egiten ditugu eta prentsaurrekoak antolatzen ditugu, komunikabideekin harreman zuzenean, mezua xede-publikoarengana irits dadin. Prentsa idatziarekin, digitalarekin, irratiarekin eta telebistarekin egiten dugu lan.
Mezuak oihartzuna izan dezan, zure profilak sortu, optimizatu eta mantentzen ditugu Sare Sozialetan, appetan eta SEO/SEM posizionamendu estrategikoa duen web orri edo blogean. Ondoren, lortutako inpaktuak neurtuko ditugu.
Komunikazio-plana abian jarriko dugu eta emaitzen jarraipena egingo dugu.